XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Areago, Ingalaterra, Holanda eta EE.BB.etan hau da, demokrazia hedatuetan bide bakezaleen bidez iraultza egin litekeela onartzen du.

Horiek horrela, beste bi linea datoz gibelean: kontradikzio ekonomikoaren ondorioz eta biolentziarik gabe iraultza itxaroten duten erreformistak, batetik, eta bestetik, harmada herritar-gorriak organizatzen ederki dakitenak.

Trantsizio-aldia Trantsizio aldiari buruz, eta hona beste puntu nagusi bat, ikaragarriak dira kontradikzioak Estatu proletari eta proletalgoaren diktaduraz.

Proletalgoak botere politikoa hartu egin behar duela dio, eta Estatua erabili behar duela etsaiak suntsitzeko; era berean, indartuz doan Estatu honetan, bere suntsitze propioa umotzen ari dela dio.

Marxentzat, naturaren (edo, bederen, gizarte-bilakabidearen) lege objektibo bat zen dialektika; harentzat oso ulergarri zatekeen azkartzen ari zen autoritatea askatasun bihurtuko zela, baina paradoxa hegeliano honek asaldatu egiten zuen Bakunin; honek autoritateak autoritate gehiago baizik ez zuela ekarriko pentsatzen zuelako sinpleki.

Sinpleki, eta egiazki: sobera ezagunak dira proletalgoaren diktaduraren ondorioak eta egiazko jiteak, hemen gai honetaz tematzeko.

Diodan, halere, ahulezia batzu dituela Marxengan estatuaren teoriak.

Oso eskasa da harentzat burokrata eta politikarien eginkizuna: Klase zapaltzailea burgesia da; Estatua bere tresna du, eta estatuaren zerbitzariak (edo azalezko buruzagiak, burgesiaren morroi baizik ez dira.

Beraz, klase zapaltzailea, klase nagusia bera, desagertzen bada, morroiak ere desagertuko dira.

Klase zapaltzailea guztiz bat edo bateratua dagoela sinestea, teoria marxistaren osagai nagusi bat da; haren barne-liskarrak ez dira azalekoak baino.

Bonapartismoari, Bismarck edo Pariseko Komunari buruzko idazkiak arretaz irakurtzen badira, ordea, noizbehinka badirudi Marxek onartuko zukeela Estatua gizarte osotik aparte jar daitekeela, (...).